Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Talentu Berriak Ganbera Musikan

Talentu Berriak Ganbera Musikan

Doako hamaika kontzertuk osatuko dute zikloaren edizio berri hau, eta ostegunetan, 19:00etan, Donostiako Orfeoiaren egoitzan izango dira.

Aurten ere bere agertokira, Donostiako Orfeoiaren egoitzara (San Juan kalea, 6. Donostia), itzuli da Ganbera Musikako Talentu Berriak zikloa; Kutxa Fundazioak sustatzen eta antolatzen du Musikene, EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestra, Donostiako Orfeoi eta Donostia Musikarekin batera.

Ziklo honen bidez, gazteen talentua eta gaitasunen garapena sustatu nahi ditu Kutxa Fundazioak, Gipuzkoa kultuago eta sortzaileagoa lortzen laguntzeko. Arteek, humanitateek eta kulturak ezagutzaren eraikuntzan egiten duten ekarpena balioetsi nahi dugu; horregatik, talentu artistikoa sustatu eta babesten dugu, sortzaileen lanari prestigioa emanez, ezagutza indibidualaren eta kolektiboaren sortzaile gisa. Eta hori beraien lana gizarteratuz egiten dugu, pentsamendu kritikoa eta artearen begirada anitza eta zabala garatzeko. Arterik gabe ez dago gizartean aurrerabiderik; eta horiek ezagutarazi gabe ere ezin izango genuke bestelako pentsamendu kritiko bat sortu gazte, sortzaile, familia eta ikastetxeetan.

Hamaika kontzertuk osatzen dute zikloaren edizio berri hau, eta ostegunetan, 19:00etan, izango dira kontzertuak.
Sarrera libre da edukiera bete arte.

 

DATA                                      TALDEA                                                                                       
Otsailak 15 Orbela boskotea (info +)
Otsailak 22 Ensemble Saxos (info +)
Otsailak 29 Milos Ensemble (info +)
Martxoak 14 Kantua (info +)
Martxoak 21 Oasis hari laukotea (info +)
Apirilak 18 Euterpe boskotea (info +)
Apirilak 25 Magma boskotea (+ info)
Maiatzak 02 En Phase hirukotea (info +)
Maiatzak 09 Roll dúo (info +)
Maiatzak 23 Berart boskotea (info +)
Ekainak 06 Artezale hirukotea (info +)
X