Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOA KONTZERTUA

MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOA KONTZERTUA

Musikene Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du otsailaren 10ean, larunbata, 19:00etan Musikenen. Pablo González zuzendariaren gidaritzapean, Juan de Dios Ruiz Musikeneko biolin ikasleak hartuko du parte, bakarlari gisa.

Bruch -en 17. Concierto para violín y orquesta n.1 Op.26 eta H. Berlioz -en Sinfonía Fantástica Op.14 obrak izango dira entzungai.

Musikeneren orkestra-ikasketen arloan hainbat talde sartzen dira, hala nola Orkestra Sinfonikoa, Banda eta Sinfonietta (ganbera-orkestra). Talde guztiak ikastegiko ikasleek osatzen dituzte, eta beren ikasketa planean sartutako irakasgai gisa egiten dute lan hori.

Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

X