Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  KONTZERTUETAN SARTZEKO ARAUAK

KONTZERTUETAN SARTZEKO ARAUAK

Egungo osasun egoeraren ondorioz eta agintariek ezarritako segurtasun neurriei jarraiki, Musikenen egiten ditugun kontzertuetarako ez da gonbidapenik banatuko. Gure ikastegiak antolatutako kontzertuak doakoak izango dira eta sarrera librea izango dute eserlekuak bete arte. Kontzertuetara aurrerapenaz joatea gomendatzen da. Ateak ekitaldi bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira, eta une hori iritsi arte ilara egingo da segurtasun distantzia gordez. Derrigorrezkoa izango da uneoro musukoa erabiltzea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea, eta aretoko langileen jarraibideak jarraituko dira sartu eta irtetzerakoan. Ez da esku programarik emango, baina auditoriumaren sarreran eta gure webgunean egongo dira ikusgai eta deskargatzeko moduan.

 

X