Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  GRADUKO ATE IREKIEN JARDUNALDIAK 2023-24 IKASTURTEA

GRADUKO ATE IREKIEN JARDUNALDIAK 2023-24 IKASTURTEA

2023ko otsailaren 6tik martxoaren 29ra Musikenen irakasten diren espezialitate ezberdinetako Ate Irekien Jardunaldiak ospatuko dira.

Jardunaldi horien helburu nagusia Musikeneko irakaskuntzaren funtzionamendua zuzenean ezagutaraztea da, hain zuzen ere ikasketa plana, espezialitateko irakasleak eta horiek giten duten lana, sarrera-probaren ezaugarriak eta bertaratzen direnek interesgarritzat jotzen duten bestelako informazioa ezagutzeko aukera ematea.

Espezialitate bakoitza modu indibidualean dago antolatuta, data zehatzekin, baina guztiek planteamendu antzekoa dute, batez ere etorkizun hurbilean ikasketak Musikenen egin nahi dituztenei eta berauen trebakuntzaz arduratzen diren irakasleei baitaude zuzenduta. Horren ondorioz, espezialitate instrumentaleko eskola batzuetara entzule gisa bertaratzeko aukera eskainiko da, bai eta ikasle aktibo moduan ere eskolak jasotzeko aukera. Horretaz gain, jardunaldien hasieran espezialitatearen inguruko hainbat alderdiren berri emango da (ikasketa plana, sarrera probak, eskakizun maila, e.a.) eta sor daitezkeen zalantzei erantzuna emango zaie.

Jardunaldiak doakoak dira, baina interesdunek izena eman behar dute izena emateko inprimakia betez (Izena emateko epea jardunaldi bakoitzari espezialitateka dagokion dokumentuan adieraziko da).

Daten, ordutegien eta espezialitate bakoitzaren jarduera-programaren informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta egin daiteke hurrengo estekan.

X