Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  ORKESTRA IKASKETAK ETA BIG BAND PROGRAMAZIOA 2022-23

ORKESTRA IKASKETAK ETA BIG BAND PROGRAMAZIOA 2022-23

Musikeneren orkestra-ikasketen arloan hainbat talde sartzen dira, hala nola Orkestra Sinfonikoa, Banda eta Sinfonietta (ganbera-orkestra).Talde guztiak ikastetxeko ikasleek osatzen dituzte, eta beren ikasketa planean sartutako irakasgai gisa egiten dute lan hori. Taldeak aste trinkoetan prestatzen dira, eta horietan zuzendari gonbidatuarekin programa bat lantzen dute, gero kontzertu batean interpretatuko dena. Prestakuntza horiei Musikene Big Band gehitu behar zaie, eta hori ere jarduera akademikoa da, kasu honetan Jazz espezialitatea egiten duten ikasleei zuzendua.

Azkenik, 2015/16 ikasturtean, ikastegiak Musikene Master String Orkestra sortu zuen, orkestra ikasketen master ofizialaren parte den hari taldea, Euskadiko Orkestra eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan egiten dena. Bere atriletan, masterreko ikasleak, irakasleak eta musikari profesionalak biltzen dira, kontzertino-zuzendari gonbidatu baten gidaritzapean.

Programazio osoa hemen 

X