Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE SINFONIETTA KONTZERTUA

MUSIKENE SINFONIETTA KONTZERTUA

Musikene Sinfoniettak doako kontzertua eskainiko du abenduaren 17an, larunbata, 19:00etan Musikeneko auditoriumean. Lorenzo Coppola italiarraren zuzendaritzapean, Javier Hombría piano ikasleak hartuko du parte bakarlari gisa.

Oraingo honetako proposamena programa monografiko bat da, non Mozarten bi obra izango ditugu  entzungai: Piano eta Orkestrarako kontzertua, 21. zkia. Do maiorrean, K 467  eta“Gran Partita” Serenata 10. zkia. Sib M, haize eta kontrabaxuarentzat, K.361/370a . Programa osoa hemen

Kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

X