Euskal musika zabaltzeagatik saria Berlinen
Euskal musikak leku nabarmena izan zuen Berlingo Philharmonie ospetsuan Musikeneri, Félix Ibarrondo konpositoreari eta Silboberri Txistu Elkarteari emandako sariari esker. Bi erakundeek eta Musika Sari Nazionala jaso berri duen euskal sortzaileak azken horren Barne Hegoak CD bikoitzean, Orpheus diskoetxeak argitaratua, elkarrekin egindako lana saritu dute. Musikenek grabazio horri egin dion ekarpen nagusia D’un soufflé obra izan da, Arturo Tamayoren zuzendaritzapean Musikene Sinfoniettak interpretatua eta 2017an talde horrek berak estreinatua. Disko monografikoak talde ezberdinen hamalau obra biltzen ditu eta Musikeneko irakasle diren Aitor Amilibiak txistularia edo Itziar Barredo pianistak ere parte hartu dute, ikastegian trebatutako beste musikari gazte batzuez gain. Miren Iñarga Musikeneko zuzendariak Philharmonie-n egin zen ekitaldian jaso zuen saria, bertan entzun zelarik lehenengo aldiz txistuaren soinua Berlinesa lanaren estreinaldian, une horretarako Ibarrondok sortua eta Aitor Amilibia txistulariak Josean Hontoria akordeoi jotzailearekin batera interpretatua.