Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Jazz-hitz aldizkariaren bigarren alea

Jazz-hitz aldizkariaren bigarren alea

Jazz-hitz aldizkariaren bigarren alea irakurgai duzu dagoeneko. Musikeneko Jazz Departamentuak sustatutako ikerketa aldizkaria da Jazz-hitz, ikuspuntu ezberdinetatik musika horrekin lotura duten lan zientifikoak biltzen dituena. Argitalpena urtean behin kaleratzen da eta nazioarteko bokazioa duenez herrialde ezberdinetako kolaboratzaileak ditu, hizkuntza ezberdinak erabiliz. Bigarren ale honetan era askotako gaiak jorratzen dira: jazzaren figura garrantzitsuen inguruko artikuluak, musika horren harrera eta difusioari buruzkoak, bere ikasketari ekiteko metodoak, bere irakaskuntza, edo literatura bezalako bestelako disziplinekin duen harremana. Ikus hemen aldizkaria: http://jazz-hitz.musikene.eus

 

 

 

X