2023-24 IKASTURTEAN GRADU ETA MASTERRETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK
Musikeneko 2023-2024 ikasturteko musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetako gradu eta masterreko sarrera-probetan izena emateko epe berria. MASTERRA Musikenen eskaintzen ditugun bost master ofizialetan izena emateko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, eta deialdia guztientzat berdina da. Sarrera-probak ONLINE egingo dira, bideoak bidalita, ekainaren
MUSIKENE BIG BAND ETA MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA
Musikene Big Band eta Musikene Orkestra Sinfonikoak kontzertuak eskainiko dituzte maiatzaren 12an, ostirala, eta 13an, larunbata. Asteburua Musikene Big Bandaren emanaldi batekin hasiko da maiatzaren 12an, ostirala, 20:00etan Tolosako Leidor Antzokian, Bernard Van Rossum saxofoi jotzaile, konpositore eta moldatzaile hispaniar-holandarraren gidaritzapean.
KLANGFORUM WIEN MUSIKENEN
Klangforum Wien, Vienako ensemble ospetsuak egoitza bat egingo du Musikenen datozen apirilaren 27, 28 eta 29an. Masterreko Sorkuntza eta Interpretazioko ikasleek tailerrak eta masterclassak izango dituzte eta ikastegi osoak hauek gertutik ezagutzeko aukera izango du. Era berean, publikoak, kontzertuan entzuteko
Ana María Sánchez kontzertu omenaldia
Bihar, hilak 21, 2022ko irailean zendu zen Ana María Sánchez kantu irakaslearen eta gure lankidearen omenez kontzertu bat egingo da Musikeneko auditoriumean 19.00etan. Bertan Musikeneko ikasle eta irakasleek parte hartuko dute. Programa hemen Sarrera librea eta doakoa lekua bete arte.
MSKN MASTER ENSEMBLE KONTZERTUA
MSKN Master Ensembleak, Interpretazio Masterreko ikasleek osatutakoak, kontzertua eskainiko du igandean, apirilak 2, eguerdiko 12:00etan Musikeneko auditorioan José Luis Estellés irakaslearen zuzendaritzapean. Emanaldian hiru bakarlarik hartuko dute parte, Leticia Vergara mezzosopranoak, Teresa Castañón klarinetistak eta Jeanne Charzat akordeoilariak, hirurak Musikeneko ikasleak. Era
MUSIKENE SINFONIETTA KONTZERTUA
Musikene Sinfoniettak doako kontzertua eskainiko du martxoaren 25ean, larunbata, 19:00etan Musikeneko auditoriumean. José de Eusebioren gidaritzapean, bi bakarlarik hartuko dute parte, Saioa Goñi sopranoak eta Markel Perez perkusionistak, biak Musikeneko ikasleak. Oraingo honetarako proposamena Séjourné eta Mahler artisten obrak izango dituen
GIPUZKOAKO ORGANOAK PLAZARA 2023
Musikenek eta Gipuzkoako Diputazioak ORGANOAK PLAZARA 2023 seigarren edizioa antolatu dute martxoaren 25etik apirilaren 2ra. Ziklo hau Gipuzkoako organo ondarea eta organo errepertorioa jendeari hurbiltzeko asmoz egiten da, askotariko jarduerak dituen programa moldakor baten bidez. Zikloa, Andoaingo San Martin Toursekoaren elizan
PREMIERE FILM LABURRAK
DigiPenek eta Musikenek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, bi erakundeetako ikasleei beren prestakuntza osatzeko aukera emateko, diziplina arteko proiektuetan elkarrekin lan eginez. Lankidetza horren emaitza martxoaren 17an, ostirala, 19:00etan, Musikenen izango dugu ikusgai. Horietako batzuk nazioarteko Jaialdietan errekonozimendua lortzen ari dira.
KONTZERTUA EMAKUMEAREN EGUNA MUSIKENEN
Martxoaren 8an, asteazkena, Emakumearen Eguna dela eta, Musikenek kontzertu bat antolatu du. Kontzertua Emanaldi aretoan izango da arratsaldeko 17:30etan. Jarduera honek emakume konpositorea, emakume interpretea eta emakumea obra musikal baten gai gisa ditu ardatz. Programa osoa hemen
MUSIKENEWS BERRIA
Gure ikastegiko ikaseleek egiten duten Musikenews aldizkariaren azken alea irakurtzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. HEMEN deskargatu