ANTÓN LARRAURI EUSKAL KONPOSITOREARI ESKAINITAKO KONTZERTUA
Musikenek Antón Laurrauri euskal musikari eta konpositorea omenduko du ostegunean,azaroak28, arratsaldeko 19:00etan Goi Mailako Musika Ikastegian egingo den kontzertuarekin.
Larrauriren oroimenez, haren musika-ondarea entzungo da Musikeneko auditoriumean. Gainera, Musikeneko Kanpo-Harremanen Zuzendariordea eta Musikeneko irakaslea den Jesús Echeverriak, konpositorearen figurari buruzko aurkezpen bat eta kontzertuaren obren aurkezpen labur bat eskainiko dizkigute.
Kontzertu hau, doakoa eta publikoari irekia, Musikenek euskal konpositoreen lana gure gizartera hurbiltzeko abian jarri duen Gure Sortzaileak Gogoan zikloaren barruan sartzen da.
PROGRAMA:
- Preludio del agur (1993)
Marco Socías, guitarra
- Durundu (1976)
Cecilia Oihana Larronde, piano
- Itzali eziña (1976)
Carlos Ureña, piano
- Soiñua (1982)
Iván Galindo, violoncello
Amaia Zipitria, piano
- Grimorios (1979)
Milos Ensemble:
Blanca Prieto, trompa
Hugo Pérez, oboe
Belén Troitiño, clarinete
Marcos Varela, fagot
Koldo Armentia, flauta