Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  ANDRÉS ISASI EUSKAL KONPOSITOREARI ESKAINITAKO KONTZERTUA

ANDRÉS ISASI EUSKAL KONPOSITOREARI ESKAINITAKO KONTZERTUA

Musikenek Andrés Isasi euskal musikari eta konpositorea omenduko du hurrengo astelehenean,azaroak 13, arratsaldeko 19:00etan Goi Mailako Musika Ikastegian egingo den kontzertuarekin.

Isasiren oroimenez, haren musika-ondarea entzungo da Musikeneko auditoriumean. Gainera, Musikeneko irakasleek konpositorearen figurari buruzko aurkezpen bat eta kontzertuaren obren aurkezpen labur bat eskainiko dizkigute.

Kontzertu hau, doakoa eta publikoari irekia, Musikenek euskal konpositoreen lana gure gizartera hurbiltzeko abian jarri duen Gure Sortzaileak Gogoan zikloaren azken kontzertua da.

X