Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Musikeneko ikaslea den Leticia Vergara mezzosopranoa eta Amaia Zipitria pianistaren kontzertu

Musikeneko ikaslea den Leticia Vergara mezzosopranoa eta Amaia Zipitria pianistaren kontzertu

Santa Zezilia, musikarien zaindariaren festa egunarekin batera, Andra Mari Abesbatzak kontzertuak antolatu ditu eta datorren ostiralean, azaroak 17 18:30ean, Leticia Vergara mezzosopranoa eta Amaia Zipitria pianistarena izango dugu. Emanaldia Andra Mari Abesbatzaren egoitzan, Pablo Iglesias 11, 1. solairuan izango eta sarrera dohainik aretoa bete arte.

Leticia Vergara, III Jose Luis Ansorena Bekaren irabazlea izan da. Andra Mari Abesbatzak Musikenerekin elkarlanean sortutako beka honek xede bikoitza du: alde batetik, Musikeneko Master ikasleei formaziorako dirulaguntza eskaini eta bestetik, Andra Mari Abesbatzaren sortzaile izandakoaren legatuarekin jarraitu, gazteen talentuari lagunduz eta euskal musika bultzatuz.

X