Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAren KONTZERTUA

MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAren KONTZERTUA

Musikene Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du azaroaren 25ean, larunbata, 19:00etan Musikenen. Diego Martin-Etxebarria zuzendariaren gidaritzapean, Samuel Arroyo Musikeneko piano ikasleak hartuko du parte, bakarlari gisa.

W.A. Mozart-en 17. Piano eta Orkestrarako kontzertua Sol Maiorrean, K.453 eta L.v. Beethoven-en 5. Sinfonia Do menorrean, Op. 67 obrak izango dira entzungai. Egitarau osoa hemen.

Musikeneren orkestra-ikasketen arloan hainbat talde sartzen dira, hala nola Orkestra Sinfonikoa, Banda eta Sinfonietta (ganbera-orkestra). Talde guztiak ikastegiko ikasleek osatzen dituzte, eta beren ikasketa planean sartutako irakasgai gisa egiten dute lan hori.

Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

X