Sortu musika onenekin lan eginez
Kaija Saariaho finlandiarraren mailako konpositoreen aholkuak jasotzea, Helmut Lachenmann, Peter Eötvös, Luis de Pablo edo Pascal Dusapin bezalako sortzaileak gertutik ezagutzea edo zure obrak Friburgoko ensemble rechercheko interpretatzaile handiekin lantzea dira, besteak beste, Musika Garaikidea Sormena Masterraren alderdi nabarmen eta bikainenak. Konpositore eta Musikeneko irakasle direnen artean aukera dezakezu, gainera, zure formakuntza egiteko; konposizio akustikoa, baliabide elektroakustikoekin, ikus entzunezkoekin edo bestelako arte eta diziplinekin lotutako konposizioa dituzu aukeran. Gehiago jakin nahi al duzu? Ate Irekien Jardunaldia egingo dugu otsailaren 1ean, larunbata, ezin duzu huts egin!