Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Hitzarmen berria Hauspoz elkartearekin

Hitzarmen berria Hauspoz elkartearekin

Hauspoz, Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak eta Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak lankidetzarako hitzarmena sinatu dute Accordion Meeting Point egitasmoaren lehenengo edizioa antolatzeko. Akordeoi ikasleei etorkizuneko ibilbide profesionalean mugarri izan daitezkeen diziplina ezberdinak biltzen dituen topagunea eskaintzea du helburu.
Accordion Meeting Point egitasmoaren lehenengo edizioa abenduaren 9tik 13ra egingo da Musikenen eta Stefan Hussong irakasle eta kontzertistaren eskola magistral batekin hasiko da. Astean zehar proposamen ezberdinak egongo dira, hala nola mintegiak Paloma Martín musika-managerrarekin, Iñaki Alberdi akordeoi jotzailearekin eta Francisco Domínguez konpositorearekin, disko-ekoizpen saioa IBS Classicaleko Francisco Moyarekin, edo akordeoi kontzertua asteartean, abenduak 10, 20.00etan Donostiako Udalaren Areto Nagusian.

X