Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  IRAKASLEEN KONTZERTUAK

IRAKASLEEN KONTZERTUAK

Hirugarren urtez jarraian Musikenek irakasleen kontzertu zikloa egingo du. Oraingoan hiru topaketa izango ditugu, guztiak doakoak. Lehengoan, abenduaren 19an, osteguna, Esteban Urzelaik zuzentzen duen Suhar gizonezko abesbatza izango dugu. Soirée izenburuaz Mendelssohn, Schubert, Bruckner, Chesnokov, Reger eta Biebl bezalakoen obrak bilduko ditu, Maite Arruabarrena bakarlari eta Amaia Zipitria pianoan dituela.

Beste bi topaketak otsailean izango dira. 13an, osteguna, Arturo Tamayo Orkestra Zuzendaritza irakaslea buru izango dute ikastegiko interpretazio eta zuzendaritza zenbait ikaslek Stravinskyren eta Isabel Urrutia Musikeneko irakaslearen obrak eskaintzerakoan (Hand in Hand).

Azkenik, Gustavo Díaz-Jerez pianista kanariarrak emanaldia emango digu otsailaren 26an espainiar musika -Albenizen La Vega eta Fallaren Fantasía Bética- eta errusiar musikarekin –Scriabinen 6. Sonata, op.62-. Kontzertuan, gainera, Díaz-Jerez berak konposatutako Metaludiosak entzuteko aukera emango digu, zenbaiten kasuan erabateko estreinaldian.

Kontzertu guztiak Musikeneko auditoriumean egingo dira 20.00etan. Sarrera librea izango da eta gonbidapenak ikastegian bertan jaso daitezke ekitaldia hasi baino ordu bete lehenagotik.

X