Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  SOLASALDIA & KONTZERTUA: “TELOIAREN ATZEAN. MUSIKAREN EZKUTUKO LANBIDEAK”

SOLASALDIA & KONTZERTUA: “TELOIAREN ATZEAN. MUSIKAREN EZKUTUKO LANBIDEAK”

Musikenek eta Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboak musika-dokumentazioari lotutako lanbideei buruzko “Teloiaren atzean. Musikaren ezkutuko lanbideak” jardunaldia antolatu dute Musikenen, urriaren 20an 18: 00etan.

Jarduera hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondarearen Europako Jardunaldien barruan dago kokatua, eta musika-dokumentazioarekin lotutako ofizioen errepasoa egingo da; izan ere, prozesu zabal baten parte dira, eskuizkribu baten lokalizazioa eta katalogazioa edo inbentarioa egitetik hasi eta transkripzio, edizio eta interpretaziora arte.

Musika klasikoko eta modernoko hainbat adituk gako esanguratsuak emango dizkigute solasaldi atseginen bidez.

  • Doan. Aldez aurreko izen-ematea ( 943 000 868 edo bulegoa@eresbil.eus )
  • Programa hemen 
X