Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  ANDOAINGO MUSIKA ESKOLAKO ABESBATZAREN ETA ZUMAIAKO SAN PEDRO ABESBATZAREN KONTZERTUA

ANDOAINGO MUSIKA ESKOLAKO ABESBATZAREN ETA ZUMAIAKO SAN PEDRO ABESBATZAREN KONTZERTUA

Andoaingo Musika Eskolako eta Zumaiako San Pedro Abesbatzak  kontzertua eskainiko dute Musikenen urriaren 7an, larunbatean, 19: 00etan. Musikenek Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioarekin batera antolatutako “Koru ekosistemaren ahalduntzea: inklusioa, berrikuntza eta ondarea” jardunaldiari amaiera emango zaio.

Bertan, “Kukubiku” bildumako bigarren liburukia osatzen duten abesti batzuk entzun ahal izango dira. Proiektu honek euskal kantutegiko doinu herrikoiak berreskuratu eta sustatzea du helburu, euskal musikagileek koru eta pianorako moldatuak.

Ekitaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da eta Erasmus + IN-VOICE 4EMPOWERMENT proiektuaren ekitaldi biderkatzaile baten emaitza da.

Programa osoa hemen 

X