Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  SELENE CDaren ETA OBRAREN MUSIKAREKIN DOKUMENTALAREN AURKEZPENA

SELENE CDaren ETA OBRAREN MUSIKAREKIN DOKUMENTALAREN AURKEZPENA

Datorren larunbatean, hilak 27, 12.30etan, Selene CDa aurkeztuko da Musikeneko Auditoriumean. Selene Tomás Marcoren opera da eta grabazioan Sinfoniettak parte hartu du José Luis Temes, 2009an Musika Sari Nazionalaren zuzendaritzapean, ikastegiko zenbait ikasle ohi ere bakarlari gisa aritu zirelarik. Ekitaldiak opera honen musikarekin eta Kanarietako Teleskopioarekin elkarlanean egindako dokumentalaren estreinaldia ere hartuko du eta José Luis Temes zuzendaria bertan izango da. Sarrera librea izango da eserlekuak bete arte.

 

Musikene Sinfoniettaren kontzertua Iruñean

Musikene Sinfoniettak kontzertu bat emango du José Luis Temes zuzendari duelarik larunbat honetan, hilak 27, 19.30etan Iruñean (Nafarroako Unibertsitateko Museoa). Taldea Musikeneko ikaslez osatua dago eta Dobrinka Tabakova eta Benjamin Brittenen obrak interpretatuko ditu, Beatriz Arzamendi eta Jon Bienzobas ikastegiko ikaslearen obrak ere estreinatuko dituelarik. Informazio gehiago eta sarrerak HEMEN

X