Ahotsa, klarinetea, pianoa eta instrumentu ensemblea irakasleen kontzertuetan
Musikeneko hiru irakasle, ikastegian trebatutako soprano bat eta zenbait ikasle izango ditugu protagonista Musikeneko irakasleen kontzertu zikloaren azken bi emanaldietan, martxoaren 15 eta 17an. Miren Urbieta-Vegak bat egingo du José Luis Estellés klarinete jotzailearekin eta Amaia Zipritria pianistarekin lehenengo hitzorduan, martxoaren 15ean, astelehena. Bertan Lachner, Spohr, Mozart, Brahms, Kalivoda eta Shuberten obrak izango dira entzungai. Bi egun beranduago, martxoak 17an, asteazkena, ikastegiko Orkestra Zuzendaritza irakasle den Arturo Tamayo izango dugu kontzertuaren buru, ikaslez osatutako ensemble batek interpretatua. Taldeak Ives, Stockhausen, Gerenabarrena eta Bergen obrak eskainiko ditu. Emanaldi honetan Nerea Arriola biolin jotzailea eta María Teresa Saiz pianista izango ditugu bakarlari, biak Musikenen ikasle. Bi kontzertuak 19.00etan egingo dira Musikeneko auditoriumean, Donostiako Europa plazan, eta sarrera librea izango dute eserlekuak bete arte.
Egungo osasun egoeraren ondorioz eta agintariek ezarritako segurtasun neurriei jarraiki, ez da gonbidapenik banatuko. Kontzertua doakoa izango da eta sarrera librea izango da eserlekuak bete arte. Kontzertura aurrerapenaz joatea gomendatzen da. Ateak 18:30etan irekiko dira, eta une hori iritsi arte ilara egingo da segurtasun distantzia gordez. Derrigorrezkoa izango da uneoro musukoa erabiltzea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea, eta aretoko langileen jarraibideak jarraituko dira sartu eta irtetzerakoan. Ez da esku programarik emango, baina auditoriumaren sarreran eta gure webgunean www.musikene.eus egongo da ikusgai eta deskargatzeko moduan.