Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENEK MANUEL DE FALLA – IGNACIO ZULOAGAREN GUTUN-BILDUMA AURKEZTUKO DU ADITUEN MAHAI-INGURU ETA MUSIKA ERREZITALDI BATEKIN

MUSIKENEK MANUEL DE FALLA – IGNACIO ZULOAGAREN GUTUN-BILDUMA AURKEZTUKO DU ADITUEN MAHAI-INGURU ETA MUSIKA ERREZITALDI BATEKIN

  • Ekitaldia datorren maiatzaren 27an, asteazkenean, izango da 19:00etan Musikeneko Auditorioan.
  • Bi artisten senide zuzenek emango diote hasiera ekitaldiari, eta ondoren gutun-bildumaren egilearen eta San Telmo Museoko eta Eresbileko zuzendarien arteko mahai-ingurua egingo da.
  • Ekitaldia amaitzeko, Ainhoa Izaguirre soprano eta ikasleak eta Clara Casado pianistak Cadizko konpositorearen lanak interpretatuko dituzte.

Liburuak guztira 250 dokumentu biltzen ditu, eta haietan agerian geratzen da konpositoreak (1876-1946) eta margolariak (1870-1945) 33 urtez izan zuten adiskidetasun sakon eta emankorra. Bi sortzaileek XIX. eta XX. mendeen arteko ikuspegi artistiko partekatua izan zuten, betiere tradizioan oin bat eta abangoardian bestea mantenduz.

Ekitaldiari hasiera emango diote Elena Garcíak, musikariaren iloba txikia eta Manuel de Falla Artxiboko presidentea, eta Ignacio Zuloagak, artistaren birbiloba eta Zuloaga Fundazioko presidentea. Haien lekukotzen ondoren, Álvaro Flores Artxiboko proiektu-zuzendariak moderatutako mahai-ingurua egingo da. Bertan parte hartuko dute José Vallejok, gutun-bildumaren egileak; Susana Sotok, San Telmo Museoko zuzendariak; eta Pello Leiñenak, Eresbileko  zuzendariak.

Ekitaldiari amaiera emateko, Fallaren musika izango da protagonista zuzeneko errezitaldi batean. Ainhoa Izaguirre Musikene-ko soprano eta ikasleak Cadizko maisuaren obra hautatu batzuk interpretatuko ditu, Clara Casado zentroko irakaslea pianoan lagun duela.