Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENEK KANTUAREN BIDEZKO AHALDUNTZEARI BURUZKO “IN-VOICE 4MPOWERMENT PROJECT” NAZIOARTEKO BILERAN PARTE HARTUKO DU

MUSIKENEK KANTUAREN BIDEZKO AHALDUNTZEARI BURUZKO “IN-VOICE 4MPOWERMENT PROJECT” NAZIOARTEKO BILERAN PARTE HARTUKO DU

Musikenek Erasmus+ In-Voice 4MPowerment proiektuaren nazioarteko bileran parte hartuko du, 2023ko ekainaren 27, 28 eta 29an, Donostian.

Koru-pedagogia berritzaileen eta teknologia digitalen bidez gazteen gizarteratzea sustatzeko helburuarekin, proiektuaren helburua koruko irakasle eta zuzendariek egoera ahulean dauden gazteekin eta gizarte-bazterketarekin lotutako azpiko arazoak ezagutzeko eta identifikatzeko duten gaitasuna indartzea da. Gainera, irakasleen trebetasun eta gaitasun sozial, komunikatibo, kulturarteko eta musikalak aberastea du helburu, eta arteetan oinarritutako eta multimedia teknologia berriekin hobetutako programa berritzaileen eraginkortasunaz kontzientziatzea.

Zipreko Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteria Ministerioaz, proiektuaren koordinatzaile eta Musikene anfitrioi gisa, topaketan Europako beste zazpi erakunde izango dira, hala nola CSI Centro para la Innovación Social LTD, SIA LaVoCaLe Music Management. Letoniako Latvian voices, Portugalgo Associação Portuguesa de Educação Musical, Irlandako Dublin City University eta Lituaniako Lithuanian Academy of Music and Theatre.

Hiru lan jardunaldiei amaiera emateko, Euskal Herriko abesbatzen aniztasuna erakusten duen kontzertuak eskainiko zaizkie  herritarrei. Horrela, bihar, ekainaren 27an Donostiako Orfeoiak Carmina Burana interpretatuko du Musikeneko ikasleak diren bederatzi perkusionistekin batera. Ekainaren 28an, Easo Abesbatza izango da gonbidatua, Easo Emakume Abesbatzarekin. Azkenik ekainaren 29an, Leioa Kantika Korala abesbatzaren bisita izango dugu.

Hiru kontzertuak Musikeneko auditorioan izango dira, 19:30ean, eta sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

In-Voice 4MPowerment proiektuari buruzko informazio gehiago hemen

 

X