Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE SINFONIETTA KONTZERTUA

MUSIKENE SINFONIETTA KONTZERTUA

Musikene Sinfoniettak doako kontzertua eskainiko du abenduaren 16an, larunbata, 19:00etan Musikeneko auditoriumean. Nacho de Paz-en gidaritzapean, bi bakarlarik hartuko dute parte, Laura Palop flauta joleak eta Ismael Gil pianistak, biak Musikeneko ikasleak.

Oraingo honetarako proposamena Boulez, Messiaen eta Lutoslawski konpositoreen obrak izango dituen programa da. Gure konposizioko Juan Sarmiento ikaslearen obra baten estreinaldia ere gozatzeko aukera izango dugu. Egitarau osoa hemen.

Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

X