Musikene Banda Sinfonikoaren kontzertua
Musikene Banda Sinfonikoak doako kontzertua emango du larunbatean, urriak 24, 19.00etan Musikeneko auditoriumean. Juan Miguel Romero Llopisek zuzenduko duen emanaldiak Nicolás Cabaleiro oboe jotzaile eta ikasle ohia izango du bakarlari. Óscar Navarroren Downey Overture eta Legacy obrek irekiko dute emanaldia eta Stravinskyren Symphonie for wind instruments eta Ximo Tarinen Symphony nº 1, op. 27 entzuteko aukera izango dugu.
Kontzertua doakoa izango da eta sarrera librea izango da eserlekuak bete arte. Kontzertura aurrerapenaz joatea gomendatzen da. Ateak 18:30etan irekiko dira, eta une hori iritsi arte ilara egingo da segurtasun distantzia gordez. Derrigorrezkoa izango da uneoro musukoa erabiltzea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea, eta aretoko langileen jarraibideak jarraituko dira sartu eta irtetzerakoan.