Igartza beka
Beasaingo Igartza Jauregiak Beasaingo Udalak ematen duen Igartza Bekaren hautaketa lehiaketa hartuko du aurten ere. Probak azaroaren 21ean egingo dira, larunbata, egun osoan zehar eta bertan espezialitate ezberdinetako ikasleak bilduko dira, Goi Mailako 4. urtekoak zein Master ikasleak. Musikeneko ikasleentzat soilik ematen den bekaren irabazleek 2.000 eta 3.000 euroko saria lortuko dute hurrenez hurren eta kontzertua emango dute Igartza Musika kontzertu zikloan.