Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  JAZZ-HITZ ALDIZKARIAREN HIRUGARREN ALEA

JAZZ-HITZ ALDIZKARIAREN HIRUGARREN ALEA

Jazz-hitz aldizkariaren hirugarren alea irakurgai duzu dagoeneko. Musikeneko Jazz Departamentuak sustatutako ikerketa aldizkaria da Jazz-hitz, ikuspuntu ezberdinetatik musika horrekin lotura duten lan zientifikoak biltzen dituena. Argitalpena urtean behin kaleratzen da eta nazioarteko bokazioa duenez herrialde ezberdinetako kolaboratzaileak ditu, hizkuntza ezberdinak erabiliz. Aldizkariaren 3. alearen izaera era askotarikoa izan daiteke, askotarikoak baitira bertan jorratzen diren gaiak: jazzaren historiaren hastapenak edo Espainiar Estatuan jazzaren hasiera hizpide dutenak, eta beste batzuk berriz teoria harmonikoaren arazoak, animaziozko filmetan jazz musikaren erabilpena, instrumentu-talde irakasgaietan errepertorioa aukeratzeak dituen zailtasunak, edo musika honen figura nabarmenek egindako ekarpenaren analisia ardatz dutenak. Ikus hemen aldizkaria: http://jazz-hitz.musikene.eus/index.php/jazz-hitz/issue/view/3

X