Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  “Musikari Profesionala Musika Industriagintzaren aurrean” Hitzaldi Zikloaren XII. edizioa

“Musikari Profesionala Musika Industriagintzaren aurrean” Hitzaldi Zikloaren XII. edizioa

Musikenek “Musikari Profesionala Musika Industriagintzaren aurrean” Hitzaldi Zikloaren XII. edizioa antolatu du izen bereko irakasgaiaren programaren barruan. Zikloa 2024ko urtarriletik apirilera egingo da ikastegian bertan, eta doako lau topaketek osatuko dute, laurak publiko guztiarentzat irekiak.

“Musikari Profesionala Musika Industriagintzaren aurrean” irakasgaia graduko prestakuntza-eskaintzaren parte da, eta ikasleen eta industriaren panorama profesionalaren artean zubi zuzena ezartzea du helburu. Irakasgaiaren testuinguruan, hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatzen ditugu profesional, enpresa, elkarte eta erakundeekin, musika-merkaturako eta ikus-entzunezko profesionalerako edukiak eta zerbitzuak eskaintzen edo eskatzen dituztenekin; ikus-entzunezko baliabideetarako konpositoreak, managerrak, diskoetxeak, produktoreak eta musika eta ikus-entzunezko kudeatzaileak, ekintzaileak, startup-ak, eta proiektu artistikoak sustatzeko eta laguntzeko zerbitzuak ematen dituzten erakunde eta organismo publiko eta pribatuak.

Edizio honetan, gonbidatuek euren jarduera profesionalari buruz hitz egingo dute, baita sektorearen erronkei eta aukerei buruz dituzten ikuspuntuei buruz ere. Gaur egungo musika-industriek osatzen duten ekoizpen-sare konplexuaren errealitateari buruz ikasi eta hausnartu nahi dugu. Izan ere, sektore hori etengabe eraldatzen ari da.

Ziklo hau Musikeneren Ekintzailetza eta Laneratze programaren parte da.

PROGRAMA OSOA HEMEN 

X