Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Mintegia. Proiektu baten anatomia: musika-bitartekotza biluzik

Mintegia. Proiektu baten anatomia: musika-bitartekotza biluzik

Datorren otsailaren 14an Musika Bitartekotza, Kudeaketa eta Zabalkunde Masterrak aurkeztutako mintegia egingo da Musikenen. Musikariei, profesionalei, espezialistei, Graduko eta graduondoko ikasleei eta musika-bitartekaritzan interesa duten pertsonei zuzenduta dago.

Proiektu baten anatomia: musika-bitartekotza biluzik I Eraldatzen ari den mundu batean pertsonak eta musikak erlazionatzea 

Hizlariak Manuel Cañas eta Mikel Cañada izango dira.

Mintegiak espazio egokia izan nahi du, praktikan, musika-bitartekotzaren eremua ezagutzeko eta eraldatze-bidean dagoen mundu batean pertsonak eta musikak erlazionatzeko esku hartzeko dituen aukera ugariak ezagutzeko.

Programa:

  • Musika-bitartekaritzari buruzko ohiko galderak: zer den, zergatik eta zertarako, nork eta nola
  • Garatu diren eta garatzen ari diren(Kisoboka eta Taupadak) musika-bitartekaritzako proiektuen making-ofaren erakusketa eta ibilbidea. Formatu mistoa: bideoa, elkarrizketa, eztabaida-taldea, solasaldia.
  • Musika-bitartekotzako proiektu bat fase guztietan eraikitzea, ideiatik hasi eta ebaluaziora arte. Formatu mistoa: parte hartzeko tailerrak, erakusketak, solasaldia.

Mintegia 2024ko otsailaren 14an egingo da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara, Musikeneko 221 gelan, aurrez aurre eta streaming bidez. Izena emateko azken eguna otsailaren 10a izango da, 12:00etan. Izen-ematea HEMEN

 

 

X