Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Masterretarako izen-emate epea aurki irekiko da

Masterretarako izen-emate epea aurki irekiko da

Urtarrilean zehar argitaratuko ditugu Musikenen irakasten diren master ofizialetarako sarrera-probetan izena emateko epeak. Gure ikastegi ospetsuan ikasi ahal izateko izena eman eta dagokion sarrera proba egin behar da. Proba horiek bi deialditan egingo dira, martxoan eta ekainean, eta online izango dira. 2021-22 ikasturterako eskaintzak bost master hartzen ditu barne, Musika garaikidearen sormena, Musika-arloko bitartekaritza, kudeaketa eta zabalkundea, Interpretazio klasikoa, Jazz interpretazioa, eta Orkestra ikasketak. Informazio osoa ikus dezakezue gure webgunean www.musikene.eus.

X