Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  LINA TUR BONETEK MUSIKENE MASTER STRING ORKESTRA ZUZENDUKO DU

LINA TUR BONETEK MUSIKENE MASTER STRING ORKESTRA ZUZENDUKO DU

Musikene Master String Orkestrak, kontzertua eskainiko du larunbata honetan, apirilak 20, arratsaldeko  19:00etan, Musikeneko auditoriumean. Talde hau Musikenen Orkestra Ikasketen Masterra egiten ari diren ikasleek osatutakoa da.

Lina Tur Boneten zuzendaritzapean aste osoan egindako lanaren emaitza da topaketa. Nazioarteko prentsak bere birtuosismoa azpimarratzen du, musikaltasun sakonarekin eta ezagutza estilistiko zorrotzarekin batera. Lina Tur Bonetek biolinista eta zuzendari gisa ibilbidea egin du, moldakorra bezain pertsonala.

Musikene Master String Orkestrak Bach, Mendelsssohn eta Bartóken obrak interpretatuko ditu. Programa osoa hemen

Sarrera librea eta doakoa lekua bete arte

X