Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MSKN MASTER ENSEMBLEAREN KONTZERTUA

MSKN MASTER ENSEMBLEAREN KONTZERTUA

MSKN Master Ensembleak, Interpretazio Masterreko ikasleek osatutakoak, kontzertua eskainiko du larunbatean, apirilak 13, arratsaldeko 19:00etan Musikeneko auditorioan José Luis Estellés irakaslearen zuzendaritzapean. Leticia Vergara (mezzosopranoa), Cecilia Moreno (gitarra) eta Jon Imanol Etxabe (baritonoa) arituko dira bakarlari lanetan. Programa Sofia Gubaidulina, Ernest Chausson, David del Puerto eta Gustav Mahler-en obrekin osatuko da. MSKN Master Ensembleak ikasturte honetan eskainiko duen hirugarren eta azken kontzertua izango da.. Programa osoa hemen.

MSKN Master Ensembleak, Musikeneko Interpretazio Masterreko ikasleak osatua, maila profesionaleko prestakuntza eta esperientzia jasotzen dute talde musikaren praktikan, programatutako obren eta interpretazio publikoaren bidez.

MSKN Master Ensemble geometria aldakorreko talde moldakor bat da, bere programetan formatu txikiko ensemble batetik orkestra sinfoniko bateraino eralda daitekeena. Ezaugarri horren eta bere programazioaren kontzeptu eklektikoaren ondorioz, ensembleak José Luis Estellésen zuzendaritzapean, 2020ko urriaren 5ean lehen kontzertua eman zuenetik, hurrengo konpositore hauek jorratu ditu: Edgar Varese, Wolfgang Rihm, Friedrich Cerha, Gustav Mahler, Hans Zender, Conlon Nancarrow, Alvin Etler, Thomas Adès, Frédéric Chopin, Ramón Lazkano, Claude Debussy, Igor Stravinsky, Darius Milhaud, Paul Hindemith, Erwin Schulhoff, Kurt Weill, Dmitri Shostakovich, Béla Bartók,

Halaber, Marta Zabaleta, Miguel Ituarte eta José Luis Estellés irakaslek solista gisa parte hartu dute eta, aipatzekoa da ere, Myriam Pérez Cazabón koreografoarekin FICOBAko Arkitekturaren Munduko Egunaren kontzertu-ospakizunean izandako lankidetza eta Bilboko Musika-Musica jaialdiko azken edizioan izandako parte-hartzea.

Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

X