ATE IREKIEN EGUNA : MUSIKA TRADIZIONALEKO IKASTAROA
Euskal Musika Tradizionaleko ikastaroa egiteko interesa baduzu, ez galdu Musikenen 2026ko apirilaren 18an 12:00tan ospatuko den Ate Irekien Eguna. Ekitaldia presentziala eta doakoa izango da eta hurrengo egitaraua jarraituko du:
- 12:00 | Hitzaldi informatiboa . Musikeneri buruz jakin behar duzun guztia: ikasketa-plana, sarrera probak eta matrikulazioa, Itxaso Sainz de la Maza, Musikeneko Irakaskuntza–Plangintzako Zuzendariordearen eskutik. Xabier Urtasunek, ikastaroaren irakasleak, sarrera-proben atal teorikoaren edukiak azalduko ditu, baita irakasleen praktikak ere.
- 13:00 | Ikastegiari bisita gidatua.
- 13:15 | Talde musika praktika irakasgaiari bisita.
- 13:30 | Ruben Isasirekin, ikastaroaren irakaslea, solasaldia, sarrera-proben interpretazio-atalaren edukien inguruan.
Bertaratu nahi baduzu, aldez aurreko erreserba eskatu behar duzu izena emateko formularioaren bidez. Izena emateko muga-eguna 2026ko apirilaren 13a izango da.
Zain gaituzu!