Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Andrzej Olejniczak String Quartet-ek irekiko du irakasleen kontzertu zikloa

Andrzej Olejniczak String Quartet-ek irekiko du irakasleen kontzertu zikloa

Saxofoiak eta hari laukoteak modu originalean bat egiten duten emanaldiak irekiko du datorren astelehenean, hilak 18, Musikeneko irakasleen kontzertu zikloa. Andrzej Olejniczak ikastegiko jazz-talde irakaslea izango du buru topaketak, Julia Rodríguez eta Juan de Dios Ruiz (biolinak), Miguel Ángel García (biola) eta Jose Antonio Oliva (biolontxeloa) ikasleen parte hartzearekin. Emanaldiak Differente Choice. Music for saxophone & strings du izenburu eta zazpi obra eskainiko ditu, guztiak Olejniczak berak eta Drzesimir Debski-k sortuak edo moldatuak, bai eta Ronan Guilfoyle-ren Music for soprano sax and string quartet ere. Kontzertua Musikeneko auditoriumean egingo da 19.00etan eta sarrera librea izango da eserlekuak bete arte.

 

X