Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Diotima Laukotearen masterclassak eta kontzertua

Diotima Laukotearen masterclassak eta kontzertua

Diotima Laukotea Musikenen izango dugu urtarrilaren 14tik 16ra hainbat jarduera egiteko. Hiru egun trinkotan zehar laukote ezagunak zenbait masterclass emango ditu Musika Garaikidea Sortzeko masterreko eta Musika Interpretazio masterreko ikasleentzat, bai eta ganbera musika ikasleentzat ere. 1996an Parisko Kontserbatorioan trebatutako zenbait musikariren eskutik sortu zen Talde entzutetsuak, XX. mendeko konpositore nagusiekin lan egin ohi duenak, kontzertu irekia emango du urtarrilaren 15ean, ostirala, 19.30etan Musikeneko auditoriumean. Emanaldian Lachenmann, Berg eta Brahmsen obrak izango ditugu entzungai. Diotima Laukotea berriz ere izango da gure ikastegian apirila amaieran, eta Musikeneko master ikasleek nazioarteko artista nabarmenekin lan egiteko duten aukeraren erakusgarri da. ARGAZKIA: François Rousseau

X