DIZIPLINARTEKO KONTZERTUA
Musika Interpretazioko Masterreko ikasleek, Musika Garaikidearen Sorkuntza Masterreko ikasle batekin batera, indarrak batzen dituzte diziplina arteko doako kontzertu bat eskaintzeko urtarrilaren 28an, larunbata, 19:00etan, Musikeneko auditoriumean.
Kontzertua Mª Eugenia Luc irakasleak “Diziplinarteko sorkuntza proiektuak” ikasgaian emandako lanaren emaitza da. Ikasleek, 8 proiekturen bidez, arte-diziplinen eta musikaren arteko harremanak aztertzeko eta diseinatzeko gai direla erakutsiko dute, baita musika-sorkuntzaren eta -interpretazioaren arloko diziplina anitzeko ikuspegitik musika-berrikuntzako proiektuak garatzeko gai direla ere. Programa osoa hemen.
Kontzertua librea eta doakoa izango da lekua bete arte.