MSKN MASTER ENSEMBLEAREN KONTZERTUA
MSKN Master Ensembleak, Interpretazio Masterreko ikasleek osatutakoak, kontzertua eskainiko du azaroaren 20an, igandea, 12:00etan Musikeneko auditorioan José Luis Estellés irakaslearen zuzendaritzapean.
1920´s, un “nuevo estilo” izeneko programak hasiera emango dio Darius Milhaud musikagilearen La création du monde, op.81 lanarekin, Paul Hindemithen Kammermusik No.1 mit Finale 1921, op.24, no.1 lanarekin jarraitzeko eta Erwin Schulhoffen Suite, op.37 lanarekin amaitzeko. Programa osoa hemen
MSKN Master Ensembleak ikasturte honetan eskainiko duen lehen kontzertua izango da. Balio anitzeko talde honetan, Musika Interpretazioko Masterreko ikasleek goi mailako lanbide formakuntza jasoko dute, XX. mendeko klasikoetatik hasi eta XXI. mendeko obra berrien estreinaldira arte oinarrituz, batez ere.
Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte. Musika Interpretazioko Masterrari buruzko informazio gehiago hemen.