Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE ETA TOULOUSEKO SAXOFOI IKASLEEN KONTZERTUA

MUSIKENE ETA TOULOUSEKO SAXOFOI IKASLEEN KONTZERTUA

Musikenek eta Toulouseko Arte eta Diseinuko Goi Institutuak (ISDAT) azaroaren 16an eta 17an bat egingo dute bi erakundeetako saxofoi-ikasleen lehen topaketarako. Topaketa hau hainbat masterclass eta saxofoi taldeek eskainiko duten kontzertu batean gauzatuko da.

Kontzertua azaroaren 16an, asteazkena, 19:00etan, Musikeneko auditorioan izango da. Musikeneko Saxofoi Ensemblea, « E.S.T » Toulouseko Saxofoi Ensemblea, Cadenza Quartet (Musikene) eta Vertigo Quartet (ISDAT) taldeak hartuko dute parte. Kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte. PROGRAMA OSOA HEMEN

Hurrengo topaketa 2023ko urtarrilaren 19an eta 20an izango da, Toulousen. Topaketaren egitarau osoa hemen kontsultatu dezakezu.

X