Musikene Banda Sinfonikoaren kontzertu solidarioa
Musikene Banda Sinfonikoak elkartasunezko kontzertua emango du Munduko Begiak Fundazioaren alde datorren urriaren 22an, larunbata, 19.00etan Musikeneko auditoriumean. Irabazi asmorik gabeko erakunde hori saihestu daitekeen itsutasunaren aurka borrokan aritzen da, hain zuzen ere aurreikusi edo senda daitekeena, munduko lurralde zaurgarrienetako batean.
Ikastegiko berrogeita hamar haize eta perkusio ikasle inguruk osatutako taldeak Carlos Garcés ikasle ohia izango du zuzendari. Soriako zuzendariak Orkestra Zuzendaritza ikasketak egin zituen Musikenen Enrique García Asensio eta Manel Valdiviesoren eskutik, kalifikazio gorenak lortuz.
Egitaraua Stephen Melilloren musikaz hasiko da. Godspeed obrarekin. Jarraian Ferrer Ferránen Gjallarhorn izango da entzungai, eta Óscar Navarroren El Olimpo de los dioses entzungo da amaitzeko. Roi Guzmán tronpa ikaslea izango dugu bakarlari emanaldian. Hemen ikus dezakezu programa osoa.
Kontzertuak sarrera librea eta doakoa izango du eserlekuak bete arte. Joaterik ez duen edonork Munduko Begiak elkarteari laguntzeko aukera izango du honela:
IBAN: ES91 2095 0000 7091 0689 3975
BIZUM: 33524 kodea