Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Masterretako izen-emate berria: Jazz Interpretazio Masterra eta Musika-arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Masterra

Masterretako izen-emate berria: Jazz Interpretazio Masterra eta Musika-arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Masterra

Gaur hasi eta irailaren 4a arte, biak barne, zabalik egongo da honako masterretan izena emateko epea: Jazz Interpretazio Masterra eta Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Masterra. 2022-2023 ikasturtean Musikene Ikastegian masterra egiteko ezinbestekoa izango da, batetik, inskripzioa egitea eta, bestetik,  sarrera-probak egitea. Azken hauek irailean on-line moduan egingo dira.

 

Jazz Interpretazio Masterra

  • IZEN-EMATEA: 2022ko uztailaren 4a eta irailaren 4a bitartean
  • SARRERA-PROBAK: ONLINE, bideoak 2022ko irailaren 12a eta 14a bitartean bidaliko dira
  • MATRIKULAZIOA: ONLINE irailean

Informazio gehiago hemen

 

Musika-arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Masterra

  • IZEN-EMATEA: 2022ko uztailaren 4a eta irailaren 4a bitartean
  • SARRERA-PROBAK: merituen balorazioa 2022ko irailaren bigarren hamabostaldian.
  • MATRIKULAZIOA: ONLINE irailean
    Informazio gehiago hemen
X