Masterreko ikasleak Tolosan arituko dira
Interpretazio Masterreko ikasleek lau kontzertu eskainiko dituzte maiatzeko larunbatetan Tolosako Topic Nazioarteko Txotxongilo Zentroan. Zikloa larunbatean, hilak 7, hasiko da Manuel Madamásek eta Victor Vigok osatutako Mavik Mila tronpeta eta akordeoi bikotearen emanaldiarekin. Hurrengo hitzordua, hilaren 14an, Ashyma Quartet izango da, Marta Judith Angulo saxofonistak, Teresa Castañón eta Leticia del Monte klarinete jotzaileek eta Narayan Rishi saxofoi jotzaileak osatutako taldea. Bere errepertorioa Singelée, Marquez, Iturralde eta Romeroren lanetan oinarrituko da. Hilaren 21ean, Sergio Bolaños biolinistak, Teresa Castañón klarinete jotzaileak eta Raquel Fernández pianistak hartuko dute txanda, Bartók, Milhaud eta Khachaturianen piezekin. Zikloa Ensemble Bidaiaren emanaldiarekin itxiko da maiatzaren 28an. Olivia Fernandez eta Darío Muñoz biolinistek, Eloise Fagalde biolontxelistak eta Hiram Vega pianistak Mozart, Beethoven eta Berioten obrak joko dituzte.
Kontzertu guztiak goizeko 11.30etan izango dira. Sarrerak eskura hemen