Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE BIG BAND KONTZERTUA

MUSIKENE BIG BAND KONTZERTUA

Musikene Big Band-ak doako kontzertua eskainiko du ostiral honetan, azaroaren 26an, iluntzeko 19:00etan Musikeneko auditorioan. To Musikene Big Banda Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian Jazz espezialitatea egiten ari diren ikasleen jarduera akademikoa da. Banda musika talde mota honen ohiko formatua du (tronpeta, tronboi, saxo eta erritmo sekzioak) eta maisu ezberdinen zuzendaritzapean, aste beteko iraupena duten hiru topaketa egiten dituzte urtean. Ostiralean Musikenen aurkeztuko duten kontzertua, aste osoan zehar Ilja Reijngoud konpositore eta tronboi-jotzaile holandarraren zuzendaritzapean egindako lanaren emaitza da. Ilja Reijngoudek jaso dituen sarien artean aipatzekoak: Thelonious Monk konposizio-saria (AEB 2003) eta Grammy Latino saria Ivan Linsen orkestrako kide gisa (2009). Artista entzutetsu askorekin lan egin eta grabatu du Ilja Reijngroudek, besteak beste, Tom Harrell, Ivan Lins, James Morrison, John Scofield, Pat Metheny, Toots Thielemans, Kenny Werner, Lester Bowie eta Vince Mendozarekin.

Kontzerturako sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Egungo osasun-egoera dela eta, agintariek ezarritako segurtasun-neurriei jarraituz, garaiz etortzea gomendatzen da. Aretoko ateak kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira, eta ordura arte ilara gorde beharko da segurtasun-distantzia errespetatuz. Era berean, nahitaezkoa izango da musukoa uneoro erabiltzea, eta sartzeko eta irteteko garaian aretoko langileek emandako jarraibideak betetzea eskatzen da. Aretoan sartzean, gel hidroalkoholikoa erabiliz eskuak garbitzea eskertuko dugu.

X