MUSIKENEKO MEDIATEKAK 2025EKO CCB ZIGILUA LORTU DU, ORKESTRA MATERIALEN KUDEAKETAN EGINDAKO PROPOSAMEN BERRITZAILEAGATIK
Musikeneko Mediateka 2025eko CCB Zigiluarekin saritua izan da Liburutegi Espezializatuen kategorian. Aitorpena urtero ematen du Liburutegien Lankidetzarako Kontseiluak (Consejo de Cooperación Bibliotecaria), Kultura Ministerioaren babespean. Sariak “Talde instrumentalentzako materialen kudeaketan berrikuntza: Musikeneko Mediatekatik egindako proposamen jasangarria” izeneko proiektua aitortzen du.
Ekimen aitzindaria da, orkestra materialen kudeaketa integral eta jasangarria proposatzen baitu, ikastegiko jarduera akademiko eta artistikoari dokumentazio-euskarri espezializatua eskainiz, hezkuntza-komunitatearekin koordinatutako plangintza estrategiko baten bidez.
Sariak CCB Zigiluaren aitorpen instituzionala ez ezik, 5.000 euroko diru-laguntza ere barne hartzen du, 2026 urtean zehar garatuko diren ekintza berrietara bideratuko dena.
Horrela, Musikeneko Mediatekak liburutegi-eremuko jardunbide egokien sustapenean duen eginkizuna indartzen du, eta sorkuntza, irakaskuntza eta ikerketa musikalaren zerbitzura dagoen baliabide estrategiko gisa sendotzen da.