Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Musikenek akordeoi irakasleentzat topaketa eta ikasleentzat masterclassak antolatu ditu, Stephan Bahrren eskutik – irailak 29 eta 30

Musikenek akordeoi irakasleentzat topaketa eta ikasleentzat masterclassak antolatu ditu, Stephan Bahrren eskutik – irailak 29 eta 30

Musikenek eskola eta kontserbatorioetako akordeoi irakasleei zein edozein mailatako ikasleei zuzendutako jarduera hau antolatu du. Stephan Bahr akordeoi irakaslea da Schloss Belvedere Musika Institutuan eta didaktika irakaslea Weimarko Franz List Unibertsitatean.

Goizetan (10:00etatik 14:00etara) topaketak, eztabaidak eta workshopak burutuko dira. Stephan Bahr-ek irakasleen egunerokoan garrantzia duten gaiak jorratuko ditu, hala nola, familiekiko harremana, lan-erritmoa, irakaskuntza-garapenaren testuingurua, etab. Gainera, instrumentuaren gai espezifikoak ere landuko ditu, hala nola, baliabide didaktikoak eta errepertorioa.

Arratsaldez (15: 30etik 18: 30era) masterclassak burutuko dira; hauek maila guztietako ikasleei zuzenduta egongo dira, eta guztiz doakoak dira

Irakaslegoari zuzendutako jarduera guztietan egongo da aukera online jardunaldiak jarraitzeko. Ikasleen masterclassak aurrez aurreko formatuan baino ez dira egingo. Jardueraren programazioaren inguruko informazio gehiago aurkituko duzue goiko estekan.

  • Irailaren 25a arte dago izen emate epea irekita, eta aukera egongo da jarunaldiak online jarraitzeko.
  • Izen eman hemen 
X