Boris Garlitskyk Musikene Master String Orkestra zuzenduko du
Musikeneko auditoriumak Musikene Master String Orkestraren kontzertua hartuko du otsailaren 8an, larunbata, 19.00etan. Boris Garlitsky kontzertino, bakarlari eta zuzendari lanetan arituko da emanaldi honetan. Kontzertua irekitzeko Haydnen 49. Sinfonia Fa minorren, Hob. I:49 entzungo da, eta Garlitsky bera izango du bakarlari Mozarten Biolin eta orkestrarako 1 kontzertua Si bemol maiorren KV 207 obran. Bigarren zatia Mendelssohnen ingurukoa izango da, X Sinfonia eta Harientzat zortzikoa Op.20 obrekin. Kontzerturako sarrera librea izango da eserlekuak bete arte. Gonbidapenak bertan jaso daitezke kontzertu hasi baina ordu bete lehenagotik (Europa plaza, 2).