Jarrai Gaitzazu

Home  /  Kontzertuak   /  Arturo Tamayo zuzendaritza ikasleen kontzertuaren buru izango dugu

Arturo Tamayo zuzendaritza ikasleen kontzertuaren buru izango dugu

Topaketan Isabel Urrutiaren Hand in hand obra estreinatuko da eta musika “kontzertu aperitiboa” emango da ordu bat lehenago

Otsailaren 13a, osteguna, 20.00etan, Musikenek Arturo Tamayo orkestra zuzendaritza irakasleak diseinatutako kontzertua hartuko du, Iván Arboleya, Héctor González, Aitor Biain, Carlos Noain eta Daniel Huertas ikasleak ere zuzendari lanetan arituko direlarik. Bakoitzak Stravinskyren obra bat zuzenduko du. Konpositore errusiarraren biolin eta ensenblearentzat Pastorale, ahots eta instrumentu taldearentzat Lirika japoniarraren hiru poema eta Pribaoutki, ahots eta hiru klarineterentzat Berceuses du Chat, 12 instrumenturentzat Concertino eta klarinete eta instrumentu taldearentzat Ebony Concerto obrek osatuko dute lehenengo zatia. Bigarren zatian Arturo Tamayo izango dugu zuzendari eta Isabel Urrutiaren Hand in Hand obraren estreinaldia izango da.  Obra “live” boskotearentzat eta zinta magnetofonikoan tradizio oraleko 36 tinbrerentzat idatzia da. Kontzertua osatzeko Schoenbergen Ode to Napoleon Bonaparte, op. 41 obra entzungo dugu, errezitatzaile, hari laukote eta pianoarentzat idatzia eta Lord Byronen testu batean oinarritua. Horren aurretik, 19.00etan, “kontzertu aperitiboa” egingo da Tamayok zuzendua, Schoenbergen hiru klarinete, biolin, biola, biolontxelo eta pianoarentzat Suite op. 27 entzungai izango delarik. Bi kontzertuen sarrera doakoa izango da eserlekuak bete arte. Gonbidapenak ordu bete lehenagotik jaso daitezke Musikenen bertan.

X