MSKN MASTER ENSEMBLE KONTZERTUA
MSKN Master Ensembleak, Interpretazio Masterreko ikasleek osatutakoak, kontzertua eskainiko du igandean, apirilak 2, eguerdiko 12:00etan Musikeneko auditorioan José Luis Estellés irakaslearen zuzendaritzapean.
Emanaldian hiru bakarlarik hartuko dute parte, Leticia Vergara mezzosopranoak, Teresa Castañón klarinetistak eta Jeanne Charzat akordeoilariak, hirurak Musikeneko ikasleak.
Era berean, Pedro González eta Leonel Andino Konposizioko masterreko gure ikasleek konposatutako bi obra estreinatuko dira. Programa Mahler-en eta Bartók-en obrekin osatuko da. Programa osoa hemen.
MSKN Master Ensembleak ikasturte honetan eskainiko duen azken kontzertua izango da. Balio anitzeko talde honetan, Musika Interpretazioko Masterreko ikasleek goi mailako lanbide formakuntza jasoko dute, XX. mendeko klasikoetatik hasi eta XXI. mendeko obra berrien estreinaldira arte oinarrituz, batez ere.
Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.