Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MASTERREN INGURUKO HITZALDI INFORMATIBOA ONLINE

MASTERREN INGURUKO HITZALDI INFORMATIBOA ONLINE

2024ko urtarrilaren 26an (ostirala) 15.00etan Masterrei buruzko hitzaldi informatiboa egingo dugu online. Har ezazu parte, Musikenen ematen diren Master ofizial ezberdinen xehetasun guztiak ezagutuko dituzu! Musikenek bost Master ofizial ematen ditu, guztiak egungo musikariaren lanbideari eta beharrei lotuak. Urtarrilaren 26an 15.00etan (Espainiako ordutegi penintsularra) gure ateak modu birtualean irekiko ditugu zure behar eta interesei gehien egokitzen zaien Masterra aukeratzen laguntzeko.

Ezagutu masterreko sarrera-probak, bertako irakasleak eta irakasle gonbidatuak, ikasketa-planak, praktika profesionalak, doako masterclassak, ikerketa, eta asko gehiago. Ezagutu, gainera, Musikeneri eta bere instalazioei buruzko zehaztasun guztiak. Doakoa eta online. Bat egiteko aurrez erreserba egitea nahikoa da, formulario honen bitartez izena emanez. Epea 2024ko urtarrilaren 22an amaituko da. Izena ematen duten guztiek saiorako esteka bat jasoko dute ekitaldiaren bezperan.

Aurkezpenean zehar eta amaieran, gure taldea prest egongo da txatean zuen galdera guztiei erantzuteko.

Bat egin eta ezagutu Musikenek zure karrera nola bultza dezaken!

X