Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Pärt eta Zavala-ren obrak eta Hidalgoren estreinaldi bat zuzenduko ditu Gabriela de Esteban irakasleak

Pärt eta Zavala-ren obrak eta Hidalgoren estreinaldi bat zuzenduko ditu Gabriela de Esteban irakasleak

Arvo Pärt-en Stabat Mater obrak irekiko du Gabriela de Esteban irakasleak urtarrilaren 18an, astelehena, 19.30etan Musikeneko auditoriumean egingo duen emanaldia. Bertan Mercedes Zavala-ren Bestiarium obra ere entzungai izateaz gain Musikenen ikasitako Manuel Hidalgo musikagile gaztearen La sangre y la piedra obraren erabateko estreinaldia ikusteko aukera izango dugu. Musikene Kamerata talde instrumentala eta bakarlari talde bokal bat, guztiak bertako ikasleak, izango dira egitaraua interpretatzeko arduradunak. Sarrera librea izango da.

X