Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Gustavo Díaz- Jerez irakaslearen kontzertua

Gustavo Díaz- Jerez irakaslearen kontzertua

Gustavo Díaz-Jerez Musikeneko irakasleak pianista eta konpositore alderdi biak erakutsiko dizkigu datorren asteartean, urtarrilak 15, Musikeneko auditoriumean emango duen doako kontzertuan. Topaketa honetan bere Metaludios ezagutuko ditugu, sei piezako liburuetan bildutako pianorako obra laburrak, elementu zientifiko eta matematikoak egilearekin bereziki bat datozen musika joerekin konbinatzen dituztenak. Kontzertua 19.30etan egingo da eta sarrera librea izango du.

X