Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  HARMONIA PRAKTIKOA IKASTAROA (ORGANOA ETA PIANOA)

HARMONIA PRAKTIKOA IKASTAROA (ORGANOA ETA PIANOA)

IRAKASLEA: LOÏC MALLIÉ

1947. urtean La Baulen jaio zen Loïc Malliék bere unibertsitate ikasketak (Zuzenbidean lizentziaduna da) eta aldi berean musika ikasketak egin ditu Renneseko Kontserbatorioan, Pierre Froment eta Catherine Cohenen eskoletan, eta ondoren Parisko Kontserbatorioan, Olivier Messiaenen eta Henriette Puig-Rogeten eskoletan, beste irakasle batzuen artean. Bertan hainbat lehen-sari lortu zituen (Armonian, Kontrapuntua eta Fuga, Organoa eta Inprobisazioa). Era berean beste zenbait nazioarteko sari lortu ditu Inprobisazioan Pianoan eta Organoan. Chartreseko nazioarteko lehiaketako aparteko lehen saria azpimarratuz.

Denbora askoan, Saint Pierre de Neuillyko Cavaillé-Coll organo handiaren órgano-jole ofiziala izan da Jean-Claude Henryrekin batera ; ondoren Lyongo Saint Pothin organo handiarena eta 2011. urtetik Parisko La Trinité organo handiarena, Thomas Lacôte eta Jean-François Hattonekin batera.

Parisko eta Lyongo goi mailako Kontserbatorioetan Inprobisazio eta idazketa irakaslea da. 2001. urtetik Musikenen Inprobisazio eta Akonpainamendu irakaslea da.

Nazioarte mailan kontzertu asko ematen ditu (Europa, Amerika, Japonia) eta konposatzaile moduan ere (organorako, orkestra eta ganbera musikarako obrak). Olivier Messiaenen organorako musikari buruzko obra baten autorea da Olivier Latryrekin batera.

Azalpena

Estilo barroko, klasiko eta erromantikoan melodia edo baxuen harmonizazioa eta estilo horien musikaren analisia landuko litzateke ikaslearekin.

Egutegia

Eskolak malgutasunez antolatuko dira ikasleak etortzeko dituen aukerak, irakaslearenak eta instrumentuen erabilgarritasuna aztertuz. Oinarri orokor gisa eskolak hamabost egunez behin egingo dira edo bestela saioak bateratuz gutxienez hilean behingo aldizkakotasunarekin.

Eskola orduak: 15 ordu.

Eskolak eta entzunaldia prestatzeko norberak ikasten eman beharreko gutxi gora beherako ordu kopurua: 150 ordu.

Prezioa: 1875€

X